XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nekazaritzatik bizi diren lagun guztien produktibitatea 2.262 MJ/I.e. da, maringdarrena, 10`2 MJ/I.e., baino askoz handiagoa.

Ikuspegi zabalago bat lortzeko azter ditzagun datu orokorrago batzu: 1979. urtean Estatu Batuetan eta Kanadan nekazaritzatik 10 milioi pertsona bizi ziren, hauek lurralde osoaren populazioa elikatzen zutelarik.

Populazio osoaren %4 baino guttiago nahikoa zen beste %96 elikatzeko, eta are gehiago, produkzioaren %20 estatu hauen mugetatik at esportatzeko.

Nekazari hauen ekoizpen osoa laguneko eta eguneko 1500 MJ izan zen urte hartan, hau da, lehen azterturiko etxaldearen %66.

Produkzio guzti hau ez doa gizakia elikatzera zuzenean, alderantziz, gehiena abereak elikatzera doa.

Abereek jaten dituzten proteinen %6 eta %31 bitartean baino ez dituzte abere-proteinatan ematen; hauek energi baliotan adierazirik, abereen elikaduratik, abere-janarira pasatzerakoan batezbeste %3,6 lortzen dela esan nahi du.

(Ikus 15. irudia eta 3. taula esandakoaren sintesi modura).

Nekazaritza Industrialak ekosistemaren gain duen eragina Nekazaritza Aurreindustrialak, lur goldagarri osoa etenik gabe, edo ia etenik gabe, erabiltzea lortua bazeukan, nekazaritza industrialak, ongarri eta tresneriari esker, ez du batere oztoporik hura bete-betean lortzeko.

Lur goldagarria, nekazaritzarako lur erabilgarria alegia, aurkitzea, aro industrialean lorturiko teknologiari esker, ia ia kostu-arazoa besterik ez da.